XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8. HOMINIZAZIOKO KATEAREN MAILAK EUSKAL HERRIAN

LEHEN HOMO ERECTUSAK

Orain dela milioi t'erdi urte inguru Homo erectusak Afrikatik irten eta Asia nahiz Europa kolonizatu zituenean, Euskal Herrira ere heldu zen.

Orduan, noski, Euskal Herriak ez zituen geografi eta politika aldetik gaur egun dituen mugak.

Horregatik, Burgostik 15 kilometrora Atapuerca-ko mendizerran aurkitutako Homo erectus gizakia, ezagutzen ditugun arbaso hominidoen foku zaharrentzat har dezakegu.

Izan ere, gaur egun geografikoki Euskal Herritzat hartzen duguneko biztanleekin zerikusi handia izango baitzuten.

1992. urtea oso garrantzitsua izan zen hemen adierazten ari garen historian.

Orduan izan ere, Madrileko Complutense unibertsitateko Joan Luis Arsuaga irakasle tolosarra eta bere lagun bat Burgos probintziako kobazuloaren sarreratik kilometroerdira zegoen leku ezkutu batera sartu ziren, (...).